Iberiar penintsularen ipar-mendebaldean kokatuta, Euskadi herrialde berritzaile eta oso erakargarria da oinarri teknologikoko enpresen garapenerako. Industri tradizio sendoa duen herrialde hau Europako Atlantikoko ardatzeko finantza-gune garrantzitsuenetako bat da. Ingurune teknologiko erakargarria eta abangoardiako azpiegitura teknologikoak dauzka eta, horrez gain, Ikerkuntza eta Garapen Teknologikoko (IGT) jarduera garrantzitsuak garatzen ditu. Gainera, lehiakortasun eta bizi kalitate maila handia du. Garapen iraunkorreko eredua aplikatzen du eta ondo konektaturik dago bai barnean eta bai kanpora begira ere. Bestalde, ingurune sozio-ekonomiko berrira egokitzeko beharrezko azpiegiturak ere baditu.
Euskal Herriaren bereizgarri nagusia da etengabe egokitzen ari dela gizarte aurreratu batek eskatzen dituen aldaketetara eta bere baitan dituela ekonomia guztiz aktibo eta lehiakorrerako behar diren baldintza, jarrera eta gaitasunak.
EAEko Teknologi Parkeen Sarea nazioarteko erreferentea da teknologia eta berrikuntzaren alorrean. Parkeek enpresen ekimena eta inbertsioa bideratu, sustatu eta suspertzen dute. Horrela, aukera ematen dute, alde batetik, goi-mailako teknologia erabiltzen duten enpresak eta ikerketa zentroak sortu eta ezartzeko, eta, bestetik, enpresa eta ikerketa zentro horiek zerbitzu aurreratuak eskaintzen dituzten edo eduki berritzaile handiko jarduerak garatzen dituzten enpresekin lanean aritzeko.
Tuesday, December 01, 2009
Faes Farma signs a licensing agreement with Pfizer to market Bilastina in Mexico
It is a presentation of the Basque Country providing with the main economic indicators and information about the potential for business development: detail of some of the basic costs, general explanation of tax obligations, support for enterprise development, etc.